16 urte bete ditu gaur ANBOTO astekariak

Markel Onaindia 2017ko aza. 9a, 17:59

2001eko azaroaren 9an jaio zen ANBOTO, Durangaldeko euskara hutsezko astekaria. Apustua ez zen makala; eskualdeko euskara elkarteek eta hainbat herritarrek babestuta, 'Eraz' aldizkariaren erreleboa hartu zuen.

Herririk herri eginiko aurkezpenetan jende ugari batu zen. Tartean pertsona ezagunak ere bai, Andoni Aizpuru eta Yolanda Alzola aurkezleak adibidez. Orduko argazki galeria bat duzue jarraian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!