Anboto mendia, soineko zuriz jantzita

Anboto 2017ko aza. 8a, 17:36

Udazkeneko lehen elurra ailegatu da Durangaldera. Gaur, puntan bada ere, Anboto mendiak soineko zuria jantzi du, Benitoren kantuak zioen bezala. Eguraldi euritsu eta lainotsuak ez du ikuspegi eder hori ikusteko aukera handirik eskaintzen, baina Abadiñoko Gerediaga auzoan adi ibili dira argazki kameragaz. 

Neguko eguraldia dugu egunotan, eta datozenetan ere antzera ibiliko gara, nahiz eta tenperaturak apurka-apurka igotzen joango diren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!