Giro nahasiarekin amaituko dugu astea eskualdean. Egun guztian zehar zaparradak botako ditu; gainera, baliteke zaparradak trumoitsuak izatea. Tenperaturak ere nabarmen egingo du bera; balio maximoak 13ºC ingurukoak izango dira. Bestalde, elur-kota gauean 1300 m-ra jaitsiko da.