Kataluniako prozesua

Saul Gordillo: "Jomugan jarri gaituztela sentitzen dugu"

Anboto 2017ko aza. 2a, 17:39

Hedabide publikoek jasandako presioen eta Katalunian bizi duten egoera politikoaren berri eman dio ANBOTOri Saul Gordillok, Catalunya Radioko zuzendariak. Bihar argitaratuko da Jone Guenetxeak egindako elkarrizketa.

Katalunian goraka doa tentsio politikoa. Generalitatea kartzelara bidali du Audientzia Nazionaleko epaileak, eta Puigdemont erbestean dago. Catalunya Radion ere presio ugari jasan dute azken asteetan. Espainiar gobernuak irratia interbenitzeko aukera ipini zuen mahai gainean, azkenean hedabideen publikoetan 155. artikulua aplikatuko ez duela dirudien arren. Gainera, ultren manifestazioak eta kalteak jasan behar izan dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!