Tokikom Sarietan eduki onenaren saria irabazi du ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 27a, 12:30

ANBOTOk Tokikom Sarietan edukirik onenaren saria jaso du gaur. Usurbilen ospatzen dabiltzan jardunaldietan martxoaren 31rako egindako monografikoa saritu dute.

ANBOTOko lana saritzeaz gain, beste hainbat sari ere eman dituzte. Esaterako, Hirukak azalik onenaren saria jaso du, Baleikek ikus-entzunezkorik onenarena eta Erronkariko Gaztak iragarkirik onenarena.

Bestalde aipamen berezi bi ere eman dituzte: Hiruka astekariari udan egindako berezi transmediarengatik eman diote eta Puntua astekariai genero berdintasunarekiko konpromisoagatik.

ANBOTOko lantaldeko kideak .

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!