Euskal hedabideen elkartasuna, kataluniako hedabide publikoei

Anboto 2017ko urr. 26a, 17:24

Gaur elkarretaratzeak egin dituzte euskal komunikabideetako langileek Bilbon, Gasteizen eta Donostian, Kataluniako hedabide publikoei elkartasuna adierazteko. Bertan izan da ere Jone Guenetxea, Tokikomeko presidente eta ANBOTOko zuzendaria.

Espainiar gobernuak Kataluniako hedabide publikoen kontrola hartzeko asmoa iragarri du, Konstituzioko 155. artikulua erabilita. Horren aurrean, desadostasuna agertu du hango kazetarien elkargoak, eta Euskal Herritik ere babesa erakutsi zaie. Esaterako, Tokikom eta Hekimen sareetan dauden euskarazko hedabideen partetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!