Autobidearen erabiltzaileek sisteman izena eman behar dute, Interbiaken bulegoetan edo webgunean. dagoeneko Bizkaiko sisteman alta emanda egonez gero, bertan jarraitzeko nahia berretsi behar da soilik. Gidariek OBE edo VIA-T gailua instalatuta eduki behar dute autoan; hilea amaitzean, mugaren gainetik ordaindutakoa bueltatuko diete.
"Gaur, Gipuzkoa eta Bizkaia hurbilago gaude eta hori oso ona da guztiontzat", adierazi du Unai Rementeria ahaldun nagusiak aurkezpenean.
"Mespretxua"
A-8ko bidesariaren harira protesta ugari egon izan dira Durangaldean, eta plataforma bat ere sortuta dago. Autobideak doakoa izan behar duela aldarrikatzen dute. Gaurko notiziari erantzunez, "Aldundiak plataformaren ekarpenak mespretxatu" dituela uste dute. Batzartzeko eskaera egin eta ez dituztela jaso salatu dute, eta gogoratu dute 22.000 sinaduraren babesa dutela.