Kataluniako prozesua

Kataluniako atxiloketak salatzeko elkarretaratzera deitu du Gure Esku Dagok

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 17a, 09:52

Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen atxiloketak salatzeko gaur Durangaldean kontzentrazioak egingo dituzte. Gure Esku Dagoko kideek esteladak eramateko deia egin diete herritarrei.

Durangaldeko herrietan elkarretaratzeak 19:00etan izango dira. Durangon Andra Marin batuko dira, Abadiñon Txanporta plazan, Elorrion plazan, Zornotzan Udaletxeko plazan, Berrizen Urtiaga plazan, Atxondon herriko plazan eta Iurretan Askondoko biribilgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!