Gau-Tuk emandako burkoa zozketatuko du ANBOTOk

Anboto 2017ko ira. 29a, 08:30

Anbotoren Lagun izateagatik astero-astero hainbat zozketatan parte hartzen dute Durangaldeko hainbat lagunek.

Asteon, ANBOTOk Gau-Tuk emandako burkoa zozketatuko du Lagunen artean. Pasadan asteko sariaren, Unamunzaga-Etxebarria hortz klinikak emandako hortz eskuilaren irabazlea Ainara Arrizabalaga Solaguren izan da. Zorionak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!