Kataluniako prozesua

Durangaldean Kataluniako greba orokorra babestu dute sindikatuek deituta

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 3a, 11:34

Kataluniako erreferendumaren defentsan eta greba orokorraren alde kalera irten dira hainbat behargin, gehiengo sindikalak deituta, Durangaldean.

Durango, Elorrio eta Zornotzako udaletxe aurrean elkarretaratzeak egin dituzte, baita, Durango eta Elorrioko ikastoletan ere. Horrez gain, Gestampen, Smurfiten, Rothenbergerren eta Boroako industrigunean ere kontzentrazioak egin dituzte.

Bestalde, herrietan 19:00etarako ere mobilzazioak deituta daude, kasu honetan herritar taldeen eskutik. Gainera, 22:00etan berriro kazerolada egitera animatu dute, domekan lez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!