Kataluniako prozesua

Kataluniako greba orokorra babestuko dute sindikatuek deituta

Markel Onaindia 2017ko urr. 3a, 10:54

Gaur eguerdian Kataluniako erreferendumaren defentsan eta greba orokorraren alde kalera irtengo dira hainbat behargin, gehiengo sindikalak deituta. Durango, Elorrio eta Zornotzako udaletxe aurrean elkarretaratzeetara deitu dute 11:00etarako, eta beste hainbat lantokitan ere batuko dira, hala nola, Durango eta Elorrioko ikastoletan, Gestampen, Smurfiten, Rothenbergerren eta Boroako industrigunean.

Bestalde, herrietan 19:00etarako ere mobilzazioak deituta daude, kasu honetan herritar taldeen eskutik. Gainera, 22:00etan berriro kazerolada egitera animatu dute, domekan lez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!