Astialdiko begirale ikastaroan izena emateko aukera

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 3a, 09:15

Durangaldean eskaintzen duten begirale ikastaroan izena eman daiteke urriaren 13ra bitartean.

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak antolatzen duen ikastaroa urritik maiatzera bitartean Durangon emango dutela jakitera eman dute antolatzaileek. 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko dituen ikastaroak 450 euroko balioa du, eta bete beharreko baldintza praktikak egin baino lehen 18 urte beteta izatea dela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!