Banden Lehia irabazten duenak BBK Liven jo ahalko du

Markel Onaindia 2017ko ira. 25a, 11:01

2015ean Yoko Out talde durangarra Banden Lehiako finalera ailegatu zen.

Azkue fundazioak antolatzen duen musika lehiaketa bederatzigarren ediziora ailegatu da. Parte hartu gura duten taldeek urriaren 22ra arte dute izena emateko epea. Antolatzaileen helburua euskara eta teknologia uztartzea da, euskal musika mundu digitalean plazaratzeko eta banda berriak ezagutarazteko.

Musika taldeek Banden Lehiako webgunean argitaratuko dituzte euren abestiak, eta herritarrek botoa eman ahalko dute twitter bidez. Gainera, epaimahai profesional batek ere emango du iritzia. Bi emaitzak batuta, lau finalista hautatuko dituzte, azaroaren 24an Bilborocken joko dutenak -Itziarren Semeak taldeak ere kontzertua eskainiko du gau horretan-. Han, berriro ere herritarrak eta epaileak izango dira iritzi emaile; kasu honetan, entzuleek telefono bidez dei galduak eginez parte hartuko dute. 

Irabazten duen taldeak disko bat grabatuko du Baga-Biga ekoiztetxeagaz, eta BBK Liven zein Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian plazaratuko du bere musika zuzenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!