EH Bilduk jakitera eman duenez, Kataluniari babesa erakusteko kontzentrazioak egingo dituzte. Durangon, Elorrion eta Berrizen, esaterako, elkarretaratzeak 19:00etan egingo dituzte. Udaletxeen aurrean egingo dituzten elkarretaratzeetara estelada eta ikurriñekin joateko deia egin dute. Zornotzan, berriz, mobilizazioa 19:30ean izango da Erreferendun plazan. Abadiñon, Traña-Matienan, nagusien egoitzaren aurrean batuko dira 19:00etan. Mallabian, udaletxe aurrean elkartuko dira, 19:00etan. Zaldibarren, udaletxeko plazan batuko dira, 18:30ean.
Bestalde, Elorrioko EH Bilduko kideek fiskaltzaren aurrean deklaratu beharko duten 750 alkate katalanen alboan daudela jakitera eman dute. Gaur iluntzean osoko bilkura berezia garatuko dute gaia lantzeko.