Durangaldeko albisteak jasotzeko bide berriak

Anboto 2017ko ira. 15a, 08:30

ANBOTOk Durangaldeko albisteak jasotzeko bide berriak eskaintzen ditu.

Orain, ANBOTOko irakurleek eskualdeko azken berriak mugikorrean jasotzeko aukera ezberdinak dituzte, Telegram eta Whatsapp zerbitzuen bidez.

ANBOTOko berriak telegram zerbitzuaren bitartez jasotzeko, bilatzailearen bidez ANBOTO kontuan sartu eta hasi botoian klik eginda irakurleek azken berriak mugikorrean jasoko dituzte. Whatsapp zerbitzuaren bidez berriak jasotzeko, berriz, 688 635 041 zenbakira alta mezua bidali behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!