AFEDEk emandako bi bonu zozkatuko ditu ANBOTOk

Anboto 2017ko ira. 8a, 13:29

Anbotoren Lagun izateagatik astero-astero hainbat zozketatan parte hartzen dute Durangaldeko hainbat lagunek.

Datorren astean, ANBOTOk AFEDEk emandako 150 euroko bi bonu zozkatuko ditu Lagunen artean. Aste honetako sariaren, Color Plusek emandako funtzio askoko inprimagailuaren irabazlea Juan Manuel Egia Aurre izan da. Zorionak!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!