Bartzelonan eta Cambrilsen gertatutako atentatuak gaitzetsi dituzte Durangon, Elorrion eta Zornotzan

Jone Guenetxea 2017ko abu. 18a, 16:30

Eudelen deialdiari jarraituz Bartzelonan eta Cambrilsen gertatutako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte Zornotzan, Elorrion eta Durangon, gaur, 12:00etan. Durangon udaletxe aurrean batu dira eta Zornotzan Herriko Plazan. 

Zornotzako Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, "elkarretaratze honekin zornotzako udal korporazioak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi izan die biktimen senide eta hurbilekoei". 

Elorrioko Udalak komunikatuan azaldu duenez, "giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten du Elorrioko Udalak, eta horren alde lan egiten du eta borrokatzen du egunero, Euskal Herrian eta mundu zabalean harremanak dituen herrialde guztietan. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!