Bartzelonan eta Cambrilsen gertatutako atentatuak gaitzetsi dituzte Durangon eta Zornotzan

Anboto 2017ko abu. 18a, 12:39

Eudelen deialdiari jarraituz Bartzelonan eta Cambrilsen gertatutako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte Zornotzan eta Durangon, gaur, 12:00etan. Durangon udaletxe aurrean batu dira eta Zornotzan Herriko Plazan. 

Zornotzako Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, "elkarretaratze honekin zornotzako udal korporazioak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi izan die biktimen senide eta hurbilekoei". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!