Mintza gaitezen euskaraz, edonon egonda ere!

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2017ko uzt. 29a, 13:24
Aurtengo udan, Azkue fundazioaren eskutik 11 lekutan Mintzatu! lehiaketan parte hartu ahalko dugu. Uztailaren 10ean hasi bazen ere, hamaika aste iraungo ditu, beraz, egon lasai, denbora badaukagu eta!

 

Eta zer da egin beharrekoa? Bada, hasteko, Mintzatu aplikazioa telefonoan jaitsi. Ondoren, izena eman, eta bukatzeko, euskara hitz egiten den lekuak markatu. Ikusten al duzue zein erraza eta azkarra den? 
 
 
Lehiaketak lau helburu nagusi ditu:
Euskarari presentzia handiagoa ematea ingurune digitalean.
Euskaraz hitz egiten diren tokiak sortu, identifikatu, zabaldu eta sustatzea Mintzatu aplikazioaren bidez.
Mintzatu aplikazioa zabaldu eta honen erabilera sustatzea.
Sustatzea hiri, herri eta auzoetako jaietan, opor garaiko irteeretan eta bidaietan Mintzatu app-a erabiltzea.
Sor dezagun, beraz, denon artean euskararen mapa erraldoia!!
MINTZA GAITEZEN EUSKARAZ,  EDONON EGONDA ERE!
 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!