Trafiko istripu bi Zornotzan eta Zaldibarren

Anboto 2017ko uzt. 21a, 08:47

Zornotzan N-634 errepidean eta Zaldibarren A-8an trafiko istripu bi izan dira gaur goizean. Ertzaintzak jakitera eman duenez ez da zauriturik egon.

8:00etan gertatu den Zornotzako istripuan hiru autok elkar jo dute, Durangorako norazkoan. Bestalde, A-8ko istripua 8:10ean gertatu da, Zaldibar parean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!