AHTaren ibilbidetik mendi martxa egin dute asteburuan

Markel Onaindia 2017ko uzt. 17a, 14:27

Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu lemapean Bergaratik Deriorako ibilbidea egin dute asteburuan, Via Campesina nekazarien nazioarteko sareak antolatutako konferentziagaz bat egiteko. Durangaldean, AHTaren tarte eta tunel batzuetatik pasa dira, proiektua zelan dagoen ikusi eta kritika egiteko.

Ibilbidean zehar AHTaren zein Abadiño-Beasain autobidearen "azpiegiturek kalteturiko hainbat baserri hondatuta eta utzita" ikusi dituztela azaldu dute AHT Gelditu eragileak deitutako martxistek. Gainera, Iurretako Orozketa auzoan obrak berrekin dituztela salatu dute. Durangoko batzokiaren parean elkarretaratzea egin zuten zapatuan, "EAJk Euskal Herriko txikizioan eta AHTren eraikuntzan duen erantzukizuna" kaleratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!