Jone Guenetxea zuzendariak euskarazko hedabidearen inguruko azalpenekin klase berezia eman die umeei, eta astekariak argitaratzen duen Plazan Bazan atalarekin marrazten eta jolasean ibili dira gero. Nork daki, etorkizuneko kazetariren bat egongo ote den tartean?
Udalekuetako umeez gainera, ikastetxe ugaritako ikasleen bisitak jasotzen ditu ANBOTOk urtean zehar.