214.000 euro bideratuko dituzte gazteen enplegua sustatzeko

Anboto 2017ko uzt. 7a, 17:00

Durango, Amorebieta-Etxano, Abadiño, Berriz, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Mallabia, Mañaria, Izurtza eta Zaldibarko udalek 2019ra arteko hitzarmena sinatu dute Aldundiagaz. Azken honek ipiniko du aurrekontuaren %70 Gaztedi Plana izenekoa garatzeko, eta gainerakoa udalek.

Helburu bi ditu akordioak, prentsa oharrean kontatu dutenez. Alde batetik, gazteen prestakuntza, enplegua eta ekintzailetasuna bultzatzea; bestetik, baliabide publikoen erabilera optimizatzea. Gaur sinatu dute akordioa Durangoko udaletxean.

Sinatu arren, EH Bilduk uste du plana "hankamotza" dela. Orain arte Behargintzak kudeatu izan du plana, eta horrela izaten jarraitu beharko lukeela uste du, tekniko espezializatuak daudelako eta "udal gehienek"  enplegu garapeneko eskumena eman dielako. Gainera, "gazteek merezi dituzten lan baldintzak" ez eskaintzea ere kritikatu du alderdiak. Hala ere, EH Bilduren zuzenketa bi sartu dira, eta horregatik sinatu dute akordioa. Bekadun gazteek jasoko duten dirua lanbidearteko gutxieneko soldata baino txikiagoa ez izatea, eta enpresetako baldintzak "in situ" ikuskatzea dira baldintza biak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!