Ainhoa Romo eta Ane Zaballa, hautaproban lehen eta laugarren

Markel Onaindia 2017ko eka. 26a, 09:04

Durangoko ikasleak fin ibili dira unibertsitatera sartzeko hautaproban. Fray Juan Zumarraga institutuko Ainhoa Romo durangarra izan da erkidego osoko emaitzarik onena lortu duena, eta Ibaizabal ikastolako Ane Zaballa galdakoztarra laugarren geratu da. Sailkapenak baino, bakoitzaren notak balio du etorkizunean, baina ezin da ukatu datu esanguratsua dela.

“Nota ona espero nuen, baina ez hainbesterakoa. Harrituta geratu nintzen”, aitortu du Romok. 9,88ko nota atera zuen hautaproban, eta batxilergokoagaz nahastuta, 9,92koa izan da azken nota. Bioteknologia ikasiko du EHUko Leioako kanpusean, ikerketa arloak erakartzen duelako. Ikasteko, eguneroko lana da bere gakoa. “Ez dut azken egunerako inoiz utzi, egunero joaten naiz etxeko lanak egiten. Baina ez naiz 04:00ak arte ikasten geratzen”.

Zaballak 9,6ko nota lortu zuen hautaproban, eta Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidea karrera egingo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!