Urteko hirugarren greba egingo dute gaur Hezkuntza arloan

Markel Onaindia 2017ko mai. 23a, 09:30

Unibertsitatez kanpoko eremu publikoetan deitu dute geldialdia ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek. Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan, esaterako, elkarretaratzean batu dira goizean hainbat irakasle. 

Irakasleek diote azken urteetan murrizketak jasan dituztela gobernuen partetik, eta horri buelta ematea gura dute. Durangoko institutukoek esku-orriak banatu dituzte eskari nagusiak azaltzeko. Irakasleak gaixotzen direnean ordezkapenak lehen egunetik betetzea; errebalida zuzentzera doazenen hutsuneak betetzea; ikasle ratioak %10 murriztea -2009tik hona erkidegoan 894 gela gutxiago daudela diote-; behargin kopurua handitzea hezkuntza proiektuak garatzeko; LOMCE eta Heziberri indargabetzea; %40an dagoen behin-behinekotasuna murriztea; eta hekuntza publikoko inbertsioa %6ra igotzea, Europar Batasuneko batazbestekoagaz parekatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!