Durango eta Iurreta zubi barik geratu zirenekoa

Markel Onaindia 2017ko api. 28a, 11:17
Argazkia: Gerediaga

1937ko apirilaren 28an Durango eta Iurreta arteko zubia suntsitu zuten milizianoek, faxisten tropen hedapena geldiarazteko asmoz. Gerediagak gertakari hura gogoratu du.

Molaren menpeko soldaduek Durango hartu zuten, eta Bilborako bidea babesteko asmotan, errepublikaren aldekoek atzera egin zuten. Bidean, Montoiko zubia lehertu zuten bonbekin, faxistei aurrera egitea galarazi asmoz. 

Durangoko bonbardaketa burutu eta hilabete eskasera sartu ziren frankistak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!