Korrika bueltan dator Durangaldera

Maialen Zuazubiskar 2017ko api. 6a, 12:41

Bihar itzuliko da Korrika Durangaldera. Bost orduz Durangaldeko herrietatik ibiliko da pasadan eguenean Otxandion irten zen 20.Korrika. Arratsaldeko 16:59an Zornotzatik sartu eta gaueko 22:00ak bueltan Mallabitik irtengo da euskara lau haizetara zabaltzeko asmoz bi urterik behin egiten den ekintza.

Biharko, Durangaldean askotariko ekintzak prestatu dituzte, euskararen aldeko lasterketa jai handi bihurtzeko.

ABADIÑO
Apirilak 7, barikua
· 17:00-19:00 DJ eta pintxoak,
Traña plazan.
· 20:30 Afari autofinantziatua
eta musika Zelaietako frontoian.

BERRIZ
Apirilak 7, barikua
· 15:00 Korrika Txikia BBKn hasita.
· 18:00 Zirika Zirkus Olakueta plazan.
· 19:30 Kantu-poteoa.
· 21:00 Korrika badator!
· 22:00 Afaria Pedro Juan
jatetxean, 18 eurotan.
· 23:15 Mikel Markezen kontzertua.

DURANGO
Apirilak 7, ostirala
· 17:45 Familia argazkia Andra Marian.
· 18:45 Korrika badator.
· 19:30 Triki-batukada poteoa Andra Maritik hasita.
· 21:30 Korrika afaria Plateruenean. Nagusiek 15 euro, umeek 6. Txartelak Plateruenean eta Abarrak euskaltegian.
· 23:00 Korrika Jaia. Dj. Bull.

ELORRIO
Apirilak 7, barikua
· 16:45 Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Tipi-tapa Korrika (bi pase egongo
dira bata bestearen atzetik).
· 19:00 orkestra elektrotxaranga eta pintxo potea.
· 20:15 KORRIKA 20 Elorrioko kaleetan zehar. (Atxondotik sartu eta herriari
buelta emanda Berrizerantz doa).

IURRETA
Apirilak 7, barikua
· 15:00 KORRIKA TXIKIA Montoian hasita.
· 17:30 Dantza ikuskizuna.
· 18:20 KORRIKA 20 Iurretara
helduko da. Ondoren kalejira dultzaineroekin

MALLABIA
Apirilak 7, barikua
· 15:00 Korrika txikia
· 17:00 Gazte Alai dantza taldea
· 17:30 Txokolatada;
Guraso Elkartea.
· 18:00 Zirku Tailerra; Satxibu
Begirale Taldea.
· 19:00 Musika plazan.
· 20:00 Pintxo-Potea,
Mallabiko tabernetan.

ZALDIBAR
Apirilak 7, barikua
· 19:00-21:00 Disko festa eta pintxoak (txokolatea, txorizoa, gazta)
eta kupela, udaletxeko plazan

ZORNOTZA
Apirilak 7, barikua
· 17:30 Korrika herrigunean
· 20:00 Trikipoteoa
· 21:30 Bertso afaria Uranga tabernan. Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartra. Txartelak AEKn eta Urangan, 20 eurotan

DURANGALDEA
Apirilak 9, domeka
Korrika Jaia Iruñan. Autobusa 08:30ean Zornotzan eta 08:45ean Durangon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!