Korrikaren hasiera streaming bidez emango du ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 29a, 16:39

Bihar, martxoaren 30ean, 17:00etan Otxandiotik abiatuko da 20.Korrika eta ANBOTOk streming bidez emango du hasiera. Saioa 16:00etan hasiko da, elkarrizketak eta, batez ere, Otxandioko giroa eskainiko dira zuzenean. Horrez gain, lehen kilometroak ere jarraitu ahal izango dira.

Saioa Tokikom - ANBOTO barne-, Berria, EITB, Goiena, Hamaika Telebista, Kanaldude eta Xaloa Telebistak elkarlanean eskainiko dugu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!