Euskaraz eta beste hainbat hizkuntzatan aurkeztu dute Mallabiko Korrika

Joseba Derteano 2017ko mar. 23a, 12:19

Joan zen barikuko aurkezpeneko irudia.

Ekitaldi jendetsua egin zuten joan zen barikuan Korrikaren harira Mallabian antolatu dituzten ekitaldiak aurkezteko. Korrikako mezuaren zati bat gaelikoz eta errumanieraz ere irakurri zuten.

Hauxe da joan zen barikuan hainbat hizkuntzatan irakurri zuten mezu zatia: 20. Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagut eta gurekin erabil dezazun. Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde. Kultura unibertsalaren alde. Hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaira gonbidatzen zaitugu. Mundu unibertsalagoa sortzera. Bat egitera. Zuk egitera. Euskaraz.

Adarraren diarraz hasi eta jan-edanagaz amaitu zuten aurkezpena. Hurrengo egunean, larunbatean, bertso desafioa egin zuten Izar Gorrin eta Tolosaldeko taldeak irabazi zuen.

MALLABIKO EGITARAUA

Martxoak 31: Kontzertua, 19:30ean, Herriko Tabernan (Txaparrada Kultur Elkartea).

Apirilak 7, Korrika Eguna: 15:00etan Korrika Txikia (Mallabia eskola). 17:00etan Gazte Alai dantza taldea. 17:30ean Txokolatada (Guraso elkartea). 18:00etan, Zirko Tailerra (Satxibu Begirale Taldea). 19:00etan musika plazan. 20:00etan Pintxo Potea, Mallabiko tabernetan.

Apirilak 8: Eskolarteko futbol-korrika, 09:15ean Mallabiko frontoian (AD MallabiaFT)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!