Auto-talkako lapurretak egiten aritzen zen banda bat desegin dute

Anboto 2017ko mar. 16a, 21:22
Argazkia: Ertzaintza

Auto-talkako lapurretetan aditua den banda honi Bizkaiko denda eta tabernetan hainbat lapurreta egitea leporatzen dio Ertzaintzak, Ezkerraldean, Erandion, Durangaldean eta Galdakao inguruan. Sei pertsona atxilotu dituzte.

Ertzaintzak 17 ibilgailu lapurtzea eta komertzioetan lapurretan egitea leportzen die sei gazteri. Ertzaintzak dioenez, autoak lapurtzen zituzten, ondoren auto-talkako lapurretak egiteko. Atxilotuek 16 eta 29 urte artean dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!