FACT! programaren bitartez herritarren elikatzeko ohiturak aldatu gura dituzte

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 15a, 12:00

100 eurotan baloratutako erosketa-saskia zozketatuko dute programan parte hartzen dutenen artean.

Herritarrei laguntza emateko asmoz eta hauek elikatzeko ohiturak aldatu ditzaten FACT! programa martxan jarri dute nazioarte mailan.

Programa horrekin bat egiteko asmoz, Amankomunazgoak programa pilotu bat garatu eta maiatzaren 2a baino lehen amankomunazgoaren webgunea erabiliz izena ematen duten pertsona guztien artean, erosketa-saski bat zozketatuko dutela jakitera eman dute. 100 eurotan baloratuta dagoen saskia produktu ekologikoz hornituta dagoela adierazi dute. 

FACT! egitasmoan izena eman gura duenak www.mdurango.org webgunean dauka aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!