Kulturari bultzada eman gura diote Biziduneko kideek

Maialen Zuazubiskar 2017ko mar. 14a, 10:45

Otsailaren 28an ospatu zuten urteko batzar nagusia.

Biziduneko kideek jakitera eman dutenez 72 bazkidek parte hartu zuten batzar nagusian 2016ko balorazioa egin zuten eta 2017ko helburuak zehaztu zituzten. Elkarteko kideek jakitera eman zutenez, pasadan urtean 127 hitzaldi egin zituzten.

2017ari begira berriz, Biziduneko kideek ondorengo helburuak zehaztu dituzte: kulturari bultzada ematea, mendi-ibilbideak burutzea, udalerrian gehiago eragitea... Bestalde, 2017ko aurrekontuak onartu dituztela jakitera eman zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!