Aldarri feminista eta giro aparta 'Frenorik ez' bizikleta martxan

Anboto 2017ko mar. 11a, 11:02

Durangaldeko dozenaka emakumek dihardu, gaur, 10:00etan Durangoko San Anatik abiatu den Frenorik Ez bizikleta martxan parte hartzen. Aldarri feminista herririk herri zabalduko dute, goizean zehar: Iurreta, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Zaldibar eta Berriz zeharkatuko dituzte.

Berrizen amaituko da bizikleta martxan, eta Hiltegixe gaztetxean elkartuko dira, 15:00etan, bazkaltzera. Bazkalostean, Las Klitorixx talde arrasatearrak performancea eskainiko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!