Gainera, lehiaketan eragina edukiko du bezeroen iritziak. Izan ere, euren botoekin 300 euroko sari bat banatuko dute. Bestalde, epaimahai profesional batek herri bakoitzeko pintxo onenei beste 300 euro emango dizkie.
Liburuxketan
Herritarrentzako liburuxka batzuk prestatuko dituzte, tabernen eta euren pintxoen informazioagaz. Liburuxka hori edukitzea derrigorra izango da botoa emateko, eta bertan sailkatutako guneetatik bitan gutxienez pintxo bi probatzea ere eskatu dute arduradunek.
Udalen babesa du ekimenak, eta besteak beste, Kortabitarte sukaldariak ere badaude sustatzaileen artean.