Martxoak 8

Parekidetasunaren alde mobilizatuko dira gaur

Anboto 2017ko mar. 8a, 10:39

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaurkoa. Durangaldean mobilizaziorako hainbat deialdi egin dituzte elkarteek eta instituzioek.

Durangon, Plataforma Feministak deitu du martxa, 19:00etarako. Santa Ana plazatik hasiko da manifestazioa, eta herriko kale nagusiak zeharkatuko ditu. Zornotzan eguerdian batuko dira plazan, udalak 13:00etarako antolatu duen kontzentrazioan. Elorrion 19:00etan ipini dute batzeko ordua, plazan, emakume taldeek deituta. Iurretan adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo dute 19:00etan, eta Zaldibarren eta Berrizen 19:30ean hasiko dira elkarretaratzeak, herri bakoitzeko udaletxe parean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!