Larrialdietako laguntzen atalean, atzerritarrak ez direnen kopurua %9 hazi da

Markel Onaindia 2017ko mar. 7a, 10:29

Estatistikak kontuan hartuta, atzerritarren kopurua %1 bajatu zen, eta ostera, bertakoena igo,% 9 batean. Eskatzaileen %46,32 dira atzerritarrak, eta %53,67 bertakoak.

Durangaldeko Amankomunazgoak kudeatzen dituen Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen eskatzaile kopurua %6 txikitu zen 2016an. Instituzioak programa horren balantzea egin du, eta adierazi du 28 pertsona edo familia gutxiagok eskatu zutela laguntzaren bat. Hala ere, eskatzaileen artean banatutako laguntza handitu egin zen; izan ere, guztien artean 46 tramite gehiago egin zituzten, 2015ean baino %7 gehiago. Osotara, 716 diru-laguntza.

Gastu hori kubritzeko, Eusko Jaurlaritzak 443.000 euroko partida bat eman zuen, eta Amankomunagoak 109.000 euro ipini behar izan zituen, beharrizanera ailegatzen ez zelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!