Eskualdeko emakume politikariak Gernikan

Anboto 2017ko mar. 1a, 17:06

Gernikako Batzarretxean Emakumezkoen Batzar Berezia ospatu dute, gaur.

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearen gidaritzapean hainbat emakumezko politikari batu dira Gernikako Batzarretxean. Bertan izan dira Durangaldeko Aitziber Irigoras, Pilar Rios, Maddalen Iriarte, Idoia Buruaga, Arantza Baigorri, Lorea Muñoz Onintze Olariaga eta Ainhoa Albizuri. Horiez gain, ONU, Eudel eta Emakundeko kideak ere bertaratu dira, Gernikara.

Bertan, emakume politikariek tokiko gobernuei eskatu diete beharrezko neurriak hartzeko emakume eta gizonen ordezkaritza eta parte hartzea orekatua izan daiten tokiko esparru guztietan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!