Gaztetxearen urteurrena mozorrotuta ospatuko dute Berrizen

Maialen Zuazubiskar 2017ko ots. 23a, 11:58

Zapatuan gaztetxearen 18. urteurrena ospatuko dute Berrizen. Horretarako, gaztetxeko kideek egun osoko egitaraua antolatu dute. 

Jai-giroari hasiera eguerdian emango diotela jakinarazi dute Hiltegiko kideek. 14:30ean gaztetxean mozorrotuta bazkaltzeko deia egin diete berriztarrei. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, koadrila bakoitza arduratu beharko da bere bazkariaz.

Bazkal ostean, musika eta bingoa izango dira nagusi Berrizko Gaztetxean.Horrez gain, jakinarazi dute bazkalostean mozorrorik onena prestatu duen koadrila sarituko dutela.

Ondoren, 18:00etan, Olakuetatik poteoa egingo dute, eta 23:00etan Zain taldeak Homoeskuak disko berria aurkeztuko du Berrizko gaztetxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!