Umerri proiektuaren alde, afari beganoan batuko dira Sapuetxen

Markel Onaindia 2017ko ots. 22a, 09:58

San Migel eliza osteko etxean dago Umerri hezkuntza proiektua.

Munduko janari anitzak dastatu eta proiektu herritar bati lagundu gura dionak barikuan edukiko du aukera Durangoko Sapuetxen. Izan ere, Garain egoitza duen Umerri hezkuntza egitasmoaren aldeko afari beganoa (animaliengandik ez datorrena) egingo dute.

Sapuetxeko bigarren solairuan egingo dute afaria. 30 lagunentzako bi txandatan antolatuko dute, 20:30ean eta 22:00etan. Txartelak salgai daude 10 eurotan, Hitz liburu-dendan lehen txandarako, eta Arkarazo tabernan bigarrenerako. Jatorri askotako jakiak dastatuko dituzte: Libanoko baba ganousha, Indiako espinaka curya, AEBetako txanpinoi hanburgesa...

2011ko urrian zabaldu zuten Umerri Garaiko San Migel eliza osteko etxean, eta 16 bat ume dabiltza bertan. Heziketa eredu berria dute; haurrak euren erritmoaren arabera eta ingurune naturalean heztea da sustatzaileen helburua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!