Kantautoreak; euskal kantautoreak

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2017ko ots. 17a, 13:12

Kantautoreak ere badira pieza klabeak edozein hizkuntzatan, batzuetan konturatzen ez bagara ere. Hori dela-eta, tokitxo bat eskaini nahi diegu gurean euren lana eskertze aldera. Eskerrak guztiei eman behar zaizkie, baina gaurko honetan hiru baino ez dugu aipatuko. Ikuz dezagun , ba, zeintzuk diren gure hautagaiak. 

Izaro Andres ezagutzen duzue?  Mallabiako neskatoa dugu Izaro. Momentuz, disko bakarra atera du, eta horretan,  soinu malenkoniatsuak, dantzarako erritmoak eta soul kutxua topa ahal ditugu. Oso berezko estiloa dauka, benetan merezi duena.

Eta Josu Bergara? Barnetegiko lagun handia, Eako kantautorea. Laugarren diskoa ere argitaratu du dagoeneko, eta guztietan ere, ukelelea eta olerkietan oinarritutako letrak ez dira falta. Berezia gure Josuren musika; une batzuetarako, ezin hobea.

Anari Alberdi ere handia euskal musikarien artean. Bederatzi diskok osatzen dute azkoitiarraren bakarkako diskografia. Bere estiloa folk eta rockaren arteko itsaso zabalean mugitzen da. Bakartia; batzuetan beste batzuetan baino erosoagoa.

Hiru proposatu ditugu, eta oso onak hirurok. Baina hainbat eta hainbat euskal kantautore dago, eta guk topatzera eta partekatzera animatu nahi zaituztegu; zein da zure proposamena?

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!