LOMCE legearen aurka agertu dira Durangoko Institutuko eta Ibaizabaleko Ikasle Abertzaleak

Markel Onaindia 2017ko ots. 16a, 16:47

Ikasle Abertzaleak erakundeak manifestaziora deitu du otsailaren 23rako, eta deialdi hori zabaltzeko asmoz, elkarretaratzeak eta talde argazkiak egin dituzte Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan eta Ibaizabalen.

LOMCEri ez, gure hezkuntza sistema propioa eraiki dezagun lemapean burutuko da mobilizazioa, Durangoko Andra Mari plazatik irtenda, 11:30ean.

LOMCEren aurkako dinamika berri hori Kataluniako Sepc eta Galiziako Erger ikasle mugimenduekin batera garatzen dabil Ikasle Abertzaleak; katalanak hilaren 9an atera ziren protestara, eta galiziarrak, gaur. Horregatik, gaurko ekintza galiziarrei elkartasuna erakusteko erabili du IAk, eta 9an ere katalanen aldeko informazioa zabaldu zuen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!