Haizeak arazoak eragin ditu N-634 errepidean

Anboto 2017ko ots. 13a, 09:07

Haizeak hainbat arazo eragin ditu goizaldean Durangaldean. Ertzaintzak N-634 errepidean arretaz gidatzeko agindu du.

Berrizen, N-634 errepidean, zuhaitz bat errepidera jausi da eta errail baten traba egiten du. Ertzaintzak gune honetan arretaz gidatzeko agindu du. Bestalde, Zornotzan, N-634 errepidean, baserri bati fatxada zati bat erori zaio eta errepidea oztopatzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!