Gaurko honetan, sarean aurkitutako altxortxo bati eskaini nahi diogu gure blogeko sarrera; izan ere, uste dugu euskara-ikasleentzat oso tresna egokia dela. Has gaitezen, bada, jolastu.eus aurkezten.
Dakizuenez, ikasle maiteok, gure umeok, gaur egun, elebidunak dira berez eta zorionez! Eta argi dago euskara ikasten ari zaretenok aprobetxatu beharreko aukera dela hori. Askotan ohitura aldatzea izaten da zailena; edota abagunerik topatzea. Ea, ba! Web-tokiak emango digu ohiturak aldatzeko behar dugun abagune hori. Zelan? Jolasen bidez.
Hamaika jolas dira, hain zuzen ere, online aritzeko ditugunak; hiru mailatan sailkatuta:
Hizkuntza erabiltzeaz batera, beraz, gure kultura eta geografia birpasatzen ditugu. Ondo planteatuta, ezta?
Egon! Egon! Orrialdeak gauza interesgarri gehiago jasotzen du-eta. Umeak aspertzen direnean, geure buruarekin egoteko txanda ailegatuko da eta, orduan, zera egin ahal dugu: film laburrak ikusi; jolastu.eus –etik irten barik, gainera. Oso ondo daude eta, jakina, beste modu bat da euskara erabiltzeko.
Izugarri gustatzen zaizkigu, benetan, topikoak apurtzen dituzten tresnak. Euskara erabiltzerik ez duela dioen hurrengoari badakizue zer esan!
Edozein testuingurutan, EUTSI EUSKARARI!