Santa Ageda bezpera dugu

Itsaso Esteban 2017ko ots. 4a, 16:14

Urteroko ohitura jarraituz, Santa Ageda bezperako koplak kalerik kale eta baserriz baserri kantatzera atera dira Durangaldeko hainbat herritan, gaur.

Iurretako herrigunean eta Mañariko auzoetan goizean goizetik izan dira hitzorduak, eta arratsaldez aterako dira beste hainbat herritan. Durangoko Aramotz auzoan eta inguruetan 18:00etan ipini dute hitzordua, eta 17:30ean, Konbentuan elkartuko dira berriztarrak, herrian zehar Santa Ageda bezperako koplak kantatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!