Benetan ere Ur handitan!

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2017ko urt. 30a, 16:43

Batzuetan, hizkuntza bat ikasten ari garenean, ez da erraza izaten gustuko zerbait topatzea hizkuntza gustura eta naturaltasunez bizimoduan barneratzeko. Hori dela-eta, uste dugu gure beharra dela Ur handitan telesaioaren berri zabaltzea  euskara-ikasleen artean.

Hasteko esango dugu Xabier Madariagak aurkezten duela, hain zuzen ere, gaur egun estimu handien duen euskal aurkezletariko bat. Egia esan, goraipatzekoa da Xabierrek egiten duen lana; eta gure ustez, oso pertsona aproposa da sentsibilitate handia eskatzen duten gaiak jorratzeko.

Beharbada, batzuek ez duzue ulertuko sentsibilitatearen garrantzia kasu honetarako, beraz, azaldu egingo dugu. Jada dakizuenez, telesaioaren izena Ur handitan  da eta, sinets, ez da kasualitatea; izan ere, eztabaida handia sortzen duten egungo gaiak dira. Hau da, arin batean harrapatzen gaituzten horietakoak; horrelakoak gara gu! 

Zein da plan hobea astearte zuri batean gaueko 10:15ean? Modu ona da eguna bukatzeko aste erdira ailegatu orduko, ezta? Hala ere,  hau dela bestea dela, argi dago denok ezin garela egon egun horretan eta ordu horretan telebistaren aurrean, baina hori, gaur egun, ez da arazoa. Diferidon ikusterik ez badugu, EiTBk eskaintzen digun Nahiera aukeran ikus dezakegu ondoen datorkigun momentuan.

Guk geuk ez dugu ez ikusteko aitzakiarik topatzen; eta zuok? Zuok ikasleok, ez! Zuok guztiok! Ikasleontzat ederto dago, baina euskararekiko konpromisoa euskaldun guztiona da, eta horrelako egitasmo onak guztiok babestu behar ditugu!

 

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!