Kontsumitzaileen bulegoa kolapsatu egin da banku klausulen erreklamazioengatik

Anboto 2017ko urt. 24a, 16:58

Eskari handiaren eraginez, martitzen eta eguenak arlo horretako erreklamazioentzako soilik izango dira hilaren 31tik aurrera. Aurretiazko zita eskatu behar da, astelehenetik ostiralera goizeko 8:30etatik 10:00etarako ordutegian, 94 620 27 07 telefonoan edo omic.mdurango@bizkaia.org helbidera idatzita.

Finantza erakundeek mailegu-hipoteketan gehiegizko zoru klausulen aplikazioagatik kobratutako diru guztia bueltatu behar zutela epaitu du Europako Auzitegiak, eta ondorioz, herritarrak erreklamazio horiek bideratzen hasi dira kontsumitzaileen bulegoan. Amankomunazgoak erreklamazioak egiteko deia luzatu du, baina aldi berean lasaitasuna eskatu du, epea 2019an amaitzen delako kasu batzuetan, eta besteetan eperik ez dagoelako.

Kontsumitzaileen bulegoko bestelako erreklamazioak, astelehen, eguazten eta barikuetan egin ahalko dira, eta ez da beharrezkoa zita hartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!