Hotza izango da protagonista asteon

Anboto 2017ko urt. 17a, 13:48

Izozteak izango dira egunotan gure inguruan. Euskalmetek adierazi duenez, tenperaturek jaitsiera nabarmena izango dute gaurtik eta barikura bitartean. Biharkoa izango da egunik hotzena, termometroa 0 gradu inguruan mugituko da egun osoan zehar.

Haize hotzak egongo dira baina ez dute prezipitaziorik iragarri. Barikuan tenperaturak goraka egingo dute.

Izozteak direla eta kontuz ibili beharko da errepideetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!