2010-2016: euskaraz bizi eta ia-ia hil

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2017ko urt. 13a, 12:39

Hona hemen ikasle batek idatzitako gutuna! Benetan hunkigarria eta eredugarria!! MILA ESKER, Javier!!

Nekez pentsa nezakeen hainbeste pertsona ezagutuko nuela azken 7 urte hauetan Lagunak egiten dira; urtez urte eta taldez talde, denok konpartitzen ditugu helburu bera, urduritasuna, akatsak eta hainbat pasadizo. Batzuk betiko geratzen dira eta haiek dira basamortuko oasiak bezalakoak, erabiltzen ditugulako hizkuntza edateko, hau da, egunean zehar askotan bestelako aukerarik ez daukagunez, haiek beti prest daude bere lehen hitza euskaraz egiteko.

 

Gero irakasleak daude, hauek bai bereziak diren, ez dago horietako bi antzekoak. Bakoitzak bere irakasteko era, harrotasuna, akatsak eta hainbat pasadizo dauzka. Hala ere, zer izango ginateke haien konpromisorik gabe.

 

Horrexegatik, idatzi honen bidez omenaldi bat egin nahi nizueke zuei, irakasleoi, nire GAItasuna eraikitzeagatik. Guztiok harriak, harrikoak, harribitxiak eta batzuetan adreiluak jarri dituzue eta nire esparruan zein denboran parte hartu duzue; beraz, lortu dudana zor dizuet.

 

Soberan daude zentroen izenak, euskara ez delako gordetzen geletan, pertsonen barnean baizik, eta errepidean agertzen diren euskarriak moduan, banan-banan, hurrenez hurren, izendatuko zaituztet; nire ibilbidea bideratu eta argitu didazuelako, eta zer esanik ez, aldi berean nire izaera pairatu ere egin duzuelako.

 

Ez dut inor ahaztu nahi, zerrenda luzea izan arren, eta barkamena eskatu diot aipatzen ez diodanari; has gaitezen:

 

OLAIA OLAETA, IDOIA MUÑOZ, URTZI GARAITA, JOSU ESNAOLA, ITZIAR SINDE, ARANTZA URRUTIA, NORA, MARTIN, MARIAN, AGUEDA, INMA, IRATXE ZULOAGA, DEIKUN MADARIAGA, PATXO, IÑAKI SUAREZ, LOREN SUAREZ, IZASKUN AGIRREZABALA, IGOR, JAGOBA, ESTEBAN, MIKEL eta NAIARA.

 

Eta orain zer? Hori da gakoa.

 

Beno, oraindik jarraitzen dut irratia entzuten autobusean, amaitzeko zorian daukat beste liburu bat, hilero “aizu” aldizkaria jasotzen dut, astero “hiruka”, eta …. semeekin hitz egiten saiatuko naiz, lankide batzuekin, ziur, emaztearekin …… ba, bai eta zuekin, esan gabe doa.

 

Hala, gustatuko litzaidake hemendik aurrera euskara niri etor dakidala, orain arte ni gehiegi joan nintzaiolako berari, eta horretarako kalera irten behar duzue: dendetara, zerbitzuetara, kiroletara eta abar; ezin diguzue utzi soilik, bestela dakiguna zimelduko zaigu eta gu, gure adinagatik, alferrik sakrifikatuko genuen gure denbora eta dirua.

 

Mila esker guztiagatik eta orain hasten da zailena, "sarerik gabe".

 

Ikusi arte,

 

JAVIER MELERO

HABE 3dun ikasle ohia

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!