Telefono bidezko iruzurrak egiten ari direla ohartarazi du Ertzaintzak

Anboto 2017ko urt. 12a, 13:30

Zenbaki honetatik jaso dute deia hainbat herritarrek.

Delinkuenteek zor bat dutela jakinarazten diete biktimei eta 807 zenbakiarekin hasten den tarifikazio bereziko telefono batera deitzeko eskatzen dute. Durangaldean ere hainbat herritarrek jaso dute horrelako deia.

Ertzaintzak informatu duenez iruzurraren egileen prozedura honako hau da: tarifikazio arrunteko telefono mugikor batetik dei galdu bat egiten diote, modu automatizatuan, hartzaile ezezagun bati. Biktimak deia itzultzen duenean, grabazio baten bidez jakinarazten zaio 200 euro inguruko kargua egingo zaiola bidaliko zaion pakete baten ordainetan. Mezuak gaineratzen du, gastu hori ezeztatzeko 807 aurrezenbakiarekin hasten den telefono batera deitu beharko duela. Zenbaki hori tarifikazio bereziko zenbaki bat da, minutuko 1,20 euroko kostua duena. Hortxe, hain zuzen ere, lor dezakete delinkuenteek etekina.

Ertzaintzak gisa horretako deiei ez erantzutea, eta, biktima izanez gero, salaketa jartzea gomendatu du. Era berean, pertsona edo erakunde ezezagunek tarifikazio bereziko zenbakietara igortzean ez fidatzea gomendatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!