Gazte bat atxilotu dute Durangon ustez labanagaz eraso egiteagatik

Anboto 2017ko urt. 12a, 13:04

25 urteko gizonezkoa atxilotu dute Durangon beste gazte bati labankada bat eman ziolakoan.

Ertzaintzak jakitera eman duenez Alde Zaharreko taberna batean abenduaren 18an gazte batek beste bat labankadaz erasotu zuen. Prentsa oharrean adierazi dutenez, ustez erasotzaileak sabelan labankada eman gura zion gazteari eta honek eskua jarri eta labankada eskuan jaso zuen, zauri larriak eraginez.
 
Eraso honen ondorioz, Ertzaintzak inbestigazio prozesua martxan jarri eta atzo arratsaldean 25 urteko gaztea aurki eta atxilotu egin zuten. Orain, gaztea epailearen esku geldituko dela adierazi dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!